Haririk gabeko Bluetooth teknologia
Bluetooth teknologiarekin telefonoa 10
metroko (32 oineko) erradioan dauden
gailuetara konekta dezakezu irrati-
uhinak erabiliz.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin
bateragarria da 2.1 + EDR, eta ondorengo
profil hauek onartzen ditu: SIM sarbidea,
Object Push, fitxategi-transferentzia,
20 Telefonoa zurea egitea
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
20
deien sareak, entzungailua, eskulibrea,
sarbide orokorra, serieko ataka, objektu
truke orokorra, audio-banaketa
aurreratua, urruneko audio/bideo
kontrola, audio/bideo banaketa orokorra,
zerbitzua ezagutzeko aplikazioa, sare
pertsonalaren eremua eta telefonorako
sarbidea . Bluetooth teknologia onartzen
duten beste gailu batzuekiko
operatibitatea ziurtatzeko, modelo
honetarako Nokia konpainiak onartutako
osagarri homologatuak erabili behar dira
bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin
egiaztatu gailu horiek telefono honekin
bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten
funtzioek bateria indar gehiago behar
dute eta, beraz, bateriaren iraupena
murrizten dute.
Hari gabeko telefonoa urruneko SIM
moduan egonez gero, osagarri
bateragarri bakarra, autorako kita esate
baterako, erabil dezakezu deiak egin edo
jasotzeko.
Modu horretan dagoen bitartean,
telefonoak ezin izango du deirik egin,
programatutako larrialdiko zenbakietara
izan ezik.
Zure telefonotik deitzeko, urruneko SIM
modutik atera behar duzu lehendabizi.
Telefonoa blokeatuta badago, aurrena
desblokeatzeko kodea sartu behar duzu.
Bluetooth konexioa ezartzea
1 Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Konektibitatea
>
Bluetootha
.
2 Hautatu
Nire telefonoaren iz.
eta
idatzi zure telefonoarentzako izen
bat.
3 Bluetootha aktibatzeko, aukeratu
Bluetooth
>
Piztuta
. ikurrak
Bluetootha aktibatuta dagoela
adierazten du.
4 Telefonoa audio-osagarri batera
konektatzeko, hautatu
Konekt.
audio-osag.
eta osagarria.
5 Telefonoa bere tartean dagoen
Bluetooth gailu batekin parekatzeko,
hautatu
Gailu parekatuak
>
Gailu
berria gehitu
.
6 Joan aurkitutako gailu batera eta
aukeratu
Gehitu
.
7 Idatzi pasakodea (gehienez 16
karaktere) telefonoan eta baimendu
konexioa beste Bluetooth gailuan.
Telefonoa ezkutuko moduan erabiliz,
software kaltegarria saihesteko aukera
gehiago daude. Ez onartu Bluetooth
konexioa konfiantzazko iturrietatik ez
baldin badator. Beste aukera bat
Bluetooth funtzioa desaktibatzea izan
daiteke. Honek ez die telefonoaren
gainerako funtzioei eragiten.
Ordenagailua Internetera
konektatzea
Bluetooth teknologia erabil dezakezu
zure ordenagailu bateragarria
Internetera konektatzeko. Telefonoak
Internetera konektatzeko gai izan behar
du (sareko zerbitzua) eta zure
ordenagailuak Bluetooth teknologia
onartu behar du. Telefonoaren sareko
sargunera (NAP) konektatu eta telefonoa
ordenagailuarekin parekatu ondoren,
telefonoak automatikoki Interneteko
datu-pakete konexioa ezartzen du.