Nokia 3720 classic - Ziurtagiri informazioa (SAR)

background image

Ziurtagiri informazioa (SAR)
Telefono honek irrati uhinekiko arriskuari buruzko

arauak betetzen ditu.

Zure telefono mugikorra irrati-igorlea eta irrati-hargailua da.

Araudi internazionalek gomendatzen duten irrati uhinekiko

arrisku egoerara ez heltzeko diseinatua dago. Araudi hauek

ICNIRP elkarte zientifiko independenteak garatuak izan ziren;

pertsona guztiak babesteko marjina daukate, adina edo

osasuna kontutan izan gabe.

Telefono mugikorren arriskuen kontrako araudiak

Berariazko Absortzio Tasa (Specific Absorption Rate) edo SAR

moduan ezagutzen den neurri unitate bat erabiltzen du.

ICNIRP araudian ezartzen den SAR limitea 2.0 watt/kilogramo

(W/kg)-koa da, 10 gramoko ehunean erabilita batezbeste.

SAR probak funtzionamendu posizio estandarretan egiten

dira, telefonoak potentzia mailarik altuenean transmititzen

duen bitartean probatutako frekuentzia banda guztietan.

Funtzionatzen ari den telefono baten kasuan kasuko SAR

maila, gehiengo balioaren azpitik egon daiteke, zeren

telefonoa sarea atzitzeko behar duen indarra erabiltzeko

bakarrik diseinatuta baitago. Kantitatea faktore batzuen

arabera alda daiteke, adibidez, sare estazio gune batekiko

zein hurbil zauden. SAR balio altuena ICNIRP araudien

arabera gailua belarrian erabiltzeko honakoa da: 0,48 W/kg.

Gailuaren osagarriak erabiltzeak SAR balio ezberdinak eman

ditzake. SAR balioak proba eta informazio nazionalen

eskakizunen eta sareko bandaren araberakoak izan daitezke.

SAR-i buruzko informazio gehiago jasotzeko kontsultatu

ezazu produktuari buruzko informazioa helbide honetan:

www.nokia.com.

Segurtasun informazio osagarria 53

© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

53