
Ibilgailuak
RF seinaleek ibilgailuetan gaizki instalatutako edo gaizki
babestutako sistema elektronikoetan eragina izan dezakete,
hala nola, erregaiaren injekzio sistema elektronikoetan,
balazten blokeoa saihesteko sistema elektronikoetan,
abiaduraren kontrol sistema elektronikoetan edo airbag
sistemetan. Informazio gehiagorako, jo zure ibilgailuaren
fabrikatzailearengana edo ordezkariarengana gehitutako
osagarriak egiaztatzeko.
Langile kualifikatuek soilik ikuska ditzakete telefonoak eta
ibilgailuetan instalatu. Instalazioa edo beste edozein
zerbitzu gaizki burutzea arriskutsua izan daiteke eta
telefonoaren bermea baliogabe dezake. Egiaztatu
erregularki ibilgailuan instalatutako hari gabeko osagarriek
behar bezala funtzionatzen dutela. Ez gorde edo eraman
likido sukoiak, gasak edo material lehergarriak telefonoa,
haren zatiak edo osagarriak daramatzazun toki berean.
Airbagak dituzten ibilgailuetan, gogoan izan airbagak indar
handiz puzten direla. Ez ezarri inolako objekturik, ez hari
gabeko osagarri eramangarri edo instalaturik airbagaren
inguruan edo airbaga irekitzen den lekuan. Ibilgailurako hari
gabeko osagarriek, behar bezala kokatuta ez badaude eta
airbaga puzten bada, zauri larriak eragin ditzake.
Hegazkinez bidaiatzerakoan debekatua dago telefonoa
erabiltzea. Itzali telefonoa hegazkinera igo aurretik. Hari
gabeko gailuak hegazkinean erabiltzea arriskutsua izan
daiteke hegazkinaren funtzionamendurako, hari gabeko
telefono sarea eten dezakeelako eta legez kanpokoa izan
daitekeelako.