Balizko ingurune leherkorrak.
Itzali telefonoa leherketa arriskua dagoen edozein ingurutan
eta errespetatu argibide eta seinale guztiak. Ibilgailuaren
motorra itzali beharreko guneak ere leherketa arriskudun
ingurutzat hartzen dira. Inguru hauetan sor litezkeen
txinpartek suteak edo leherketak eragin ditzakete eta, hauen
ondorioz, zauriak edo heriotza. Itzali telefonoa
gasolindegietan, batez ere gasolina-hornigailuen inguruan.
Errespetatu irrati uhinak darabiltzaten tresnei buruzko
arauak, gasolindegietan, erregai biltegietan, fabrika
kimikoetan edo leherketak gauzatzen diren inguruetan.
Leherketa arriskuko inguruak ongi seinaleztatu egon ohi
dira, baina ez beti. Inguru hauen artean aipagarriak dira
itsasontzietako kubiertak, produktu kimikoen garraioak edo
biltegiak, edo airean partikula kimikoak, adibidez, hautsa,
granaila edo metal-hautsa dauden inguruak.
Fabrikatzaileengana jo erregai likidoak (butanoa, propanoa
etab.) darabiltzaten ibilgailuen edo tresnen inguruan
telefonoa erabiltzea segurua den jakiteko.