Nokia 3720 classic - Medikuntzako tresna inplantatuak

background image

Medikuntzako tresna inplantatuak
Medikuntzako tresnen egileek hari gabeko gailuaren eta

inplantatutako mediku tresnaren artean, taupada-

markagailu edo desfibriladoreak esaterako, gutxienez 15,3

zentimetroko (6 hazbeteko) tartea egotea gomendatzen

dute medikuntza tresnarekiko egon daitezkeen

interferentziak ekiditeko. Tresna hauetakoren bat darabilten

pertsonek:

Hari gabeko telefonoa beti medikuntzako tresnatik

15,3 zentimetrotara (6 hazbetera) mantendu behar

dute piztuta dagoenean.

Ez eraman telefonoa paparreko zorro batean.

Telefonoa erabiltzerakoan, medikuntzako tresna

kokatuta dagoen beste aldeko belarrian jarri, balizko

interferentziak murrizteko.

Interferentziaren bat dela susmatu bezain laster hari

gabeko telefonoa itzali.

Medikuntzako tresnaren fabrikatzaileak emandako

argibideak irakurri eta jarraitu.

Zure haririk gabeko telefonoa medikuntzako tresna batekin

batera erabiltzeari buruzko zalantzarik izanez gero, jar zaitez

zure sendagilearekin harremanetan.