
Zure telefonoa
Gida honetan deskribatzen den haririk
gabeko telefonoa GSM 900, 1800 eta 1900
MHz sareak erabiltzeko homologatuta
dago. Sareei buruzko informazio gehiago
jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-
hornitzailearengana.
Baliteke telefonoak laster-markak eta
Interneteko hirugarrenen guneetarako
estekak instalatuta izatea; beraz,
hirugarrenen guneetan sartzeko aukera
izan dezakezu. Hauek ez daude Nokia
konpainiarekin afiliatuta eta Nokia
konpainiak ez du hauen inolako
erantzukizunik bere gain hartzen. Gune
hauetan sartzen bazara, kontutan hartu
segurtasuna eta edukiak.
Abisua:
Iratzargailua ez beste aukerarik
erabiltzeko, telefonoak piztuta egon
behar du. Ez piztu telefonoa, haririk
gabeko gailuen erabilerak
interferentziarik edo arriskurik sor
badezake.
Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege
guztiak eta errespetatu tokian tokiko
ohiturak eta besteen pribatutasun eta
legezko eskubideak, copyright
eskubideak barne. Copyright babesa dela
eta, argazkiak, musika eta bestelako
edukiak kopiatu, aldatu, igorri edo bidali
edo birbidaltzea galarazita egon liteke.
Telefonoan gordetako informazio
garrantzitsuaren segurtasun-kopiak
egitea edo informazio hori idatziz
gordetzea gomendatzen da.
Beste edozein gailutara konektatu
aurretik, gailu horren erabiltzaile-gida
irakurri, segurtasunari buruzko
xehetasunen berri jasotzeko. Ez
konektatu produktu bateraezinik.
Baliteke gidako irudiak zure telefonokoen
berdinak ez izatea.
Jo ezazu erabiltzailearen gidara zure
gailuari buruzko informazio garrantzitsu
gehiago izateko.