
Sareko zerbitzuak
Telefonoa erabiltzeko haririk gabeko
zerbitzu-hornitzaile baten harpidedun
izatea beharrezkoa da. Telefonoko aukera
askotan sareko aukera bereziak behar
dira. Aukera horiek ez daude erabilgarri
sare guztietan, zenbait sarek zerbitzu-
hornitzaileekin akordio bereziak izatea
eska dezakete sareko zerbitzuak erabili
aurretik. Sareko zerbitzuak erabiltzean
datu-transmisioak gauzatzen dira. Jo
zerbitzu-hornitzailera zure
hornitzailearen sareko eta roaming
sareetako datu-transmisio tarifak
ezagutzeko. Zure zerbitzu-hornitzaileak
azal diezazuke zerbitzuaren
funtzionamendua, baita honen kostua
ere. Sare batzuek muga batzuk jartzen
dituzte, sareko zerbitzuak erabiltzeko
garaian. Esate baterako, sare batzuek ez
dituzte hizkuntzei lotutako karaktere eta
zerbitzu guztiak onartzen.
12 Piztea
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
12

Zure zerbitzu-hornitzaileak telefonoko
zenbait aukera ezgaitzeko edo ez
aktibatzeko eskatu liezazuke. Kasu
horretan, aukera horiek ez dira
telefonoko menuan agertuko. Era berean,
telefonoak konfigurazio berezia izan
dezake, menuen izen, hurrenkera edo
ikono desberdinak izanik, adibidez.
Azalpen gehiago jasotzeko jo ezazu zure
zerbitzu-hornitzailearengana.