
Sarbide kodeak
Telefonoaren sarbide kode eta segurtasun
ezarpenak zehazteko, aukeratu
Menua
>
Ezarpenak
>
Segurtasuna
>
Sarbide
kodeak
.
•
Segurtasun kodeak telefonoa
baimenik gabe erabiltzea ekiditen
lagunduko dizu. Kode lehenetsia
12345 da. Kodea alda dezakezu eta
telefonoak kodea eska dezan ezar
dezakezu. Zenbait eragiketek
segurtasun kodea behar dute
konfigurazioa kontutan hartu gabe,
adibidez ezarpenen leheneratzea.
Kode berria ezkutuan, leku seguru
batetan eta telefonotik urrun gorde.
Kodea ahazten baduzu eta telefonoa
blokeatuta badago, baliteke
telefonoak ordaindu beharreko
zerbitzuak behar izatea. Informazio
gehiagorako, jo Nokia Care gunera
edo zerbitzu-hornitzailera.
•
PIN (UPIN) kodea, SIM (USIM)
txartelarekin eskuratzen dena,
txartela baimenik gabe erabiltzea
ekiditeko da.
•
PIN2 (UPIN2) kodea, SIM (USIM) txartel
batzuekin eskuratzen dena, zerbitzu
jakin batzuetara sartzeko erabiltzen
da.
•
PUK (UPUK) eta PUK2 (UPK2) kodeak
SIM (USIM) txartelarekin eskura
daitezke. PIN kodea hiru aldiz jarraian
oker idatziz gero, PUK kodea eskatzen
da. PUK kodea SIM txartelarekin jaso
ez baduzu, jo zerbitzu-hornitzailera.
•
Debeku pasahitza beharrezkoa da
telefonoan deien debekuak
erabiltzeko (sareko zerbitzua).
•
Arakatzailearen segurtasun
moduluko ezarpenak ikusteko edo
aldatzeko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Segurtasuna
>
Segurt.-modul. ezarp.
.