
Mapak eta GPS
Global Positioning System (GPS) erabil
dezakezu Mapak aplikazioari laguntzeko.
Aurkitu zure kokapena edo distantziak eta
koordenatuak neurtu.
Zure telefonoarekin GPS funtzioa
erabiltzen hasi baino lehen, zure
telefonoa kanpoko GPS hartzaile
bateragarri bati lotu beharko diozu
Bluetooth hari gabeko teknologia erabiliz.
Informazio gehiago jasotzeko, ikusi zure
GPS gailuaren erabiltzailearen gida.
Bluetooth GPS gailua telefonoari lotu
ondoren, baliteke hainbat minutu
igarotzea telefonoak oraingo kokapena
erakutsi baino lehen. Hurrengo konexioak
azkarragoak izango dira, baina GPSa
hainbat egunetan zehar erabiltzen ez
baduzu edo azken aldiz erabilitako lekutik
oso urrun bazaude, baliteke hainbat
minutu igarotzea zure kokapena
detektatu eta erakutsi baino lehen.
Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS)
Amerikako Estatu Batuetako gobernuak
zuzendutakoa da, hau izanik sistema
honen zehaztasunaren eta mantentze
lanen erantzule bakarra. Estatu Batuetako
gobernuak GPS sateliteetan egiten dituen
doikuntzek eragina izan dezakete
kokapenari buruzko datuen
zehaztasunean, eta hau Irrati-Nabigazio
Plan Federalaren eta Estatu Batuetako
Defentsa Zibilaren Sailean GPS politikari
buruz sortu daitezkeen aldaketen menpe
dago. Sateliteen geometria eskasak ere
zehaztasunari eragin diezaioke. Zure
kokapenak, eraikinek, oztopo naturalek
eta eguraldiaren baldintzek, GPS
seinaleen erabilgarritasun eta kalitatean
eragina izan dezakete. Baliteke GPS
seinaleak eskuragarri ez egotea eraikinen
barruan edo lur azpian eta oztopa
40 Mapak
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
40

daitezke zenbait materialekin, hormigoia
eta metala, esaterako.
GPSa ez da erabili behar neurketa zehatz
bat egiteko, ez eta GPS hargailuak eta
irrati zelularren sareek adierazten
dituzten datuetan soilik oinarritzea
kokatu edo nabigatzeko.