
Memoria txartela sartzea eta kentzea
Erabili soilik Nokiak telefono honetan
erabiltzeko onartuta dituen microSD
txartelak bateragarriak. Nokiak
onartutako sektoreko estandarrak
erabiltzen ditu memoria txartelentzako,
halere baliteke marka batzuk guztiz
bateragarriak ez izatea. Bateraezina den
txartel bat erabiliz gero, txartela eta
telefonoa kaltetu eta txartelean
gordetako datuak honda daitezke.
Telefonoa 8 GB arteko microSD txartelekin
bateragarria da.
Fitxategi bakar baten tamaina 2 GB ekoa
izan daiteke gehienez.
Memoria txartela sartzea
1 Kendu atzeko estalkia eta bateria.
2 Ireki memoria-txartelaren zirrikitua
(1).
3 Sartu txartela zirrikituan kontaktuak
behera begira dituela (2).
4 Itxi memoria-txartelaren zirrikitua (3,
4).
5 Jarri berriro bateria eta atzeko
estalkia.
Memoria txartela kentzea
1 Kendu atzeko estalkia eta bateria.
2 Ireki memoria-txartelaren zirrikitua
eta kendu memoria-txartela. Itxi
memoria-txartelaren zirrikitua.
3 Jarri berriro bateria eta atzeko
estalkia.
Lehen urratsak
9
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
9