
Laguntza
Zure produktua erabiltzeko moduari
buruzko informazio eskuratzeko edo
telefonoaren funtzionamenduari buruzko
zalantzak badituzu, ikus erabiltzailearen
gida edo laguntza orriak
www.nokia.com/support helbidean edo
zure tokiko Nokia-ren webgunean,
mugikorraren arakatzailearekin,
www.nokia.mobi/support helbidean.
Modu honetan arazoa konpontzea lortzen
ez baduzu, saiatu honela:
•
Berrabiarazi telefonoa: itzali
telefonoa eta kendu bateria. Minutu
bat geroago, berrezarri bateria eta
piztu gailua.
•
Nokia Software Updater
aplikazioarekin, eguneratu zure
telefonoaren softwarea erregularki,
funtzionamendu hobetua eta funtzio
berriak eskuratzeko. Ikus
www.nokia.com/softwareupdate
edo zure tokiko Nokiaren webgunea.
Egin telefonoko datuen babeskopia
telefonoaren softwarea eguneratu
aurretik.
•
Telefonoaren jatorrizko ezarpenak
berrezarri, erabiltzailearen gidan
agertzen den bezala.
Honela ere arazoa konpontzen ez bada,
Nokiarekin harremanetan jarri
konpontzeko aukera gehiago lortzeko:
Ikus www.nokia.com/repair. Telefonoa
konpontzera bidali aurretik, egin
telefonoko datuen babeskopia.