
Eguneratu softwarea ordenagailuaren
bidez
Software eguneratzeekin telefonoa
erosterakoan eskuragarri ez zeuden
funtzio berriak eta hobetuak eskura
ditzakezu. Softwarea eguneratuta
telefonoaren funtzionamendua ere hobe
daiteke.
Laguntza eta eguneratzeak 45
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
45

Nokia software egiaztatzailea
telefonoaren softwarea eguneratzeko
ordenagailurako aplikazio bat da.
Telefonoaren softwarea eguneratzeko,
ordenagailu bateragarri bat,
Interneterako banda zabaleko sarbidea
eta telefonoa ordenagailura
konektatzeko USB datu-kable bateragarri
bat behar dituzu.
Informazioa eskuratzeko, azken
bertsioen dokumentazioa ikusteko eta
Nokia software egiaztatzailea
deskargatzeko, zoaz www.nokia.com/
softwareupdate helbideetara edo zure
tokiko Nokiaren webgunera.
Telefonoaren softwarea eguneratzeko,
jarraitu ondorengo pausoak:
1 Deskargatu eta instalatu Nokia
software egiaztatzailea
ordenagailuan.
2 Konektatu telefonoa ordenagailura
USB datu-kable bateragarri bat
erabiliz eta ireki Nokia Software
Updater aplikazioa. Nokia software
egiaztatzaileak fitxategien
babeskopia egiten, softwarea
eguneratzen eta fitxategiak
leheneratzen lagunduko dizu.