
Iraunkortasuna
Telefonoa inguruko baldintza
gogorretarako prestatuta dago. IEC
60529/mailako IP54 nazioarteko
arauaren arabera frogatu eta ziurtatu da,
uraren eta hautsaren aurkako babesari
dagokionez, eta IEC 60068-2-27 arauaren
arabera kolpeen aurkako babesari
dagokionez.
Telefono honekin erabiltzen diren
osagarriek ez dute telefonoaren iraupen
berdina ez eta hautsarekiko edo urarekiko
erresistentzia berdina ere. Kargagailu
guztiak, esaterako, lehorrean soilik erabil
daitezke. Inoiz ez bustirik edo heze
daudenean.
Telefonoa hezetasuna eta hautsa
dagoen lekuetan erabiltzea
•
Urarekiko erresistentzia ur gezari
dagokio soilik, ez ur gaziari. Ez jarri
telefonoa bestelako likido-mota
baten eraginpean. Esate baterako, ez
jarri telefonoa ur gazia, edariak,
lokatza edo likido kimiko edo
detergenteen eraginpean.
•
Ez ezazu telefonoa uretan murgildu.
•
Ez ezazu telefonoa ur beroaren
eraginpean jarri.
•
Telefonoa uretan murgilduz gero,
lehor ezazu zapi lehor batekin. Ur
gaziaren edo bestelako likidoen
eraginpean jarriz gero, bota gainetik
ur geza pixka bat ahal bezain laster.
Telefonoa kontu handiz erabat
lehortu behar da.
•
Ez konektatu ezer azpian dauden
konektoreetan hautsa badu edo
bustita edo hezea badago. Adibidez,
ez kargatu inoiz telefonoa
behealdeko konektoreak bustita edo
hezeak badaude. Ez konektatu ezer
behealdeko konektoreetan indarra
erabiliz, telefonoa hauts baitaiteke.
•
Atzeko estalkia (1) ireki aurretik,
garbitu eta lehortu telefonoa ura edo
hautsa telefonoan sar ez dadin eta
ireki telefonoa garbia eta lehorra
badago soilik. Egiaztatu telefonoaren
barrualdea eta atzeko estalkiko (1)
zigiluak lehor eta garbi daudela eta
objektu arrotzik ez dutela. Objektu
arrotzek edo hautsak uraren aurkako
zigiluak kalte ditzakete.
•
Konektoreek hautsa badute, kontuz
garbitu behar dira erabili aurretik.
Behealdeko konektoreak garbitzeko,
ireki telefonoaren behealdeko
konektorearen estalkia (2) eta busti
kontu handiarekin ur gezarekin
hautsa kentzeko. Lehortu telefonoa
eta konektoreak kontu handiarekin.
Konektoreen barrualdea lehor
daiteke. Ez sartu tresnarik
konektoreetan edo konektoreen
inguruan.
Iraunkortasuna
5
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
5

1 Atzeko estalkia
2 Konektoreen estalkia
6
Iraunkortasuna
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
6

Telefonoa erabiltzeko
prestatu nahi? Telefonoak
sendotasuna eta
iraunkortasuna eskaintzen
dizu, inguruko baldintza
gogorrak izan arren.