
Multimedia mezuak
Multimedia mezuek testua, irudiak, soinu
klipak eta bideo klipak izan ditzakete.
Aukera bateragarriak dituzten telefonoek
soilik jaso eta bistara ditzakete
multimedia-mezuak. Mezuen itxura
aldatu egiten daiteke mezua jasotzeko
erabilitako telefonoaren arabera.
Haririk gabeko sareak MMS mezuen
neurria muga dezake. Txertatutako
argazkiak muga gaindituz gero,
telefonoak argazkia txikiagotu dezake
MMS bidez bidali ahal izateko.
Garrantzitsua: Kontuz ibili mezuak
irekitzean. Mezuek asmo txarreko
softwarea eduki dezakete edo, edonola
ere, zure telefono edo ordenagailua kalte
dezakete.
Multimedia mezularitza zerbitzura (MMS)
harpidetzeko eta horren
erabilgarritasunari buruzko informazioa
lortzeko, jarri harremanetan zure
zerbitzu-hornitzailearekin.