
Eskubide digitalen kudeaketa
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa
(Digital Rights Management) teknologia ezberdinak erabil
ditzakete, copyrightak barne, beraien jabetza intelektuala
babesteko. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen
ditu DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Gailu
honekin, honako kudeatzaileekin babestutako edukiak atzitu
ditzakezu: WMDRM 10, OMA DRM 1.0, OMA DRM 1.0 blokeoa,
eta OMA DRM 2.0. DRM softwareren batek edukirik babesten
ez badu, eduki honen jabeek DRM-en aurka babestutako
edukira sartzeko DRM software honek duen gaitasuna
baliogabetzeko eskatzeko eskubidea dute. Honek DRM-
arekin babestutako eduki hori berriz zure telefonoan
berritzea saihets dezake. DRM software hori baliogabetzeak
ez du eraginik beste mota batzuetako DRM-arekin
babesturiko edo babestu gabeko edukiak erabiltzerakoan.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak,
berari dagokion aktibazio kode bat dauka edukia erabiltzeko
zure eskubideak azalduz.
Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu,
aktibazio-gakoen eta edukiaren segurtasun-kopiak egiteko
erabili Nokia PC Suiteko funtzioa. Telefonoak OMA DRM bidez
babestutako edukia badu, aktibazio-gakoen eta edukiaren
segurtasun-kopiak egiteko erabili Nokia Ovi Suiteko funtzioa.
Zure telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia baldin
badauka, aktibazio-gakoak eta edukia galduko dira
telefonoaren memoria formateatuz gero. Aktibazio-gakoak
eta edukia gal ditzakezu zure telefonoko fitxategiak
hondatuz gero. Aktibazio-gakoak edo edukia galtzeak, zure
telefonoan berriz eduki bera erabiltzeko aukera muga
dezake. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-
hornitzailearengana.
Zenbait aktibazio gako SIM txartel jakin bati lotuak egon
daitezke, eta eduki babestua SIM hori telefonoan sartzen
bada bakarrik ikusi ahal izango da.