Bateria eta kargagailuaren informazioa
Telefonoa bateria kargagarri batekin elikatzen da. Telefono
honekin erabili beharreko bateria honakoa da: BL-5CT.
Baliteke Nokia konpainiak bateria modelo gehiago
eskuragarri izatea telefono honentzat. Telefono hau
ondorengo bateriek emandako energiarekin erabili behar da:
AC-8/AC-15 . Kargagailuaren modelo zenbakia ezberdina izan
daiteke entxufe motaren arabera. Entxufe ezberdinak
ondorengoen bidez identifikatzen dira: E, EB, X, AR, U, A, C edo
UB.
Bateria behin eta berriro kargatu edo deskargatu daiteke,
baina azkenerako agortu egiten da. Hitz egiteko eta egoneko
tarteak ohi baino nabarmen laburragoak badira, bateria
aldatu egin beharra dago. Nokia konpainiak homologatutako
bateriak eta bateria kargatzeko Nokia konpainiak zure
telefonorako diseinaturiko kargagailu homologatuak soilik
erabili. Onartu gabeko kargagailu edo bateria bat erabiltzeak
sute, leherketa, isurketa edo bestelako arriskuren bat suposa
lezake.
Bateria lehenengo aldiz erabiltzeko, edo bateria luzaroan
erabili ez baldin bada, beharbada kargagailua konektatu,
deskonektatu eta berriz ere konektatu egin beharko da
bateria kargatzen has dadin. Bateria guztiz deskargatuta
baldin badago, kargagailuaren ikurra pantailan agertu arte
edo deirik egin ahal izan arte minutu batzuk igaro litezke.
Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargagailua
deskonektatu.
Kargagailua erabiltzen ari ez bazara, desentxufatu eta
telefonotik deskonektatu. Ez utzi guztiz kargatutako
Eskubide digitalen kudeaketa 49
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
49
bateriarik kargagailura konektatuta, gehiegi kargatzeak
bateriaren iraupena labur baitezake. Guztiz kargatutako
bateria erabili gabe utziz gero, pixkanaka deskargatu egingo
da.
Bateria 15º eta 25º artean gordetzen saiatu. Tenperatura oso
altu edo baxuek bateriaren bizitza eta gaitasuna murrizten
dituzte. Baliteke bateria beroa edo hotza duen telefonoak
denboraldi batean ez funtzionatzea. Bateriaren
errendimendua asko gutxitzen da zero azpiko
tenperaturetan.
Ez zirkuitu-laburrik eragin bateriari. Nahi gabe zirkuitu-
laburra sor daiteke, metalezko objekturen batek (txanpon
bat, klip bat edo axota bat, adibidez) bateriaren terminal
positibo (+) eta negatiboak (-) zuzenean konektatzen baditu
(horiek banda metalikoen antza dute baterian). Sakelean edo
poltsan ordezko bateria bat eramanez gero hori gerta liteke.
Terminaletan zirkuitu-laburrik gertatuz gero, bateria edo
konektatutako objektua hondatu egin litezke.
Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke eta. Hondatuta
egon arren, lehertu egin daitezke. Bateriak botatzeko
garaian, tokian tokiko arauak bete behar dira. Ahal dela,
birziklatu. Ez bota etxeko gainerako hondakinekin batera.
Telefono edo bateriak ez desmuntatu, moztu, ireki, bihurritu,
deformatu, zulatu edo txikitu. Bateriak isuririk izanez gero,
likidoa begietatik eta azaletik urrun mantendu. Likidoa
begietan sartu edo azalera eroriz gero, berehala urarekin
garbitu edo medikuarengana joan.
Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu objektu arrotzik
sartu. Era berean, ez ezazu bateria ur edo beste likidoren
batean murgildu edo busti.
Bateriaren erabilera okerrak sute, leherketa edo bestelako
arriskuren bat eragin lezake. Telefonoa edo bateria eroriz
gero, gainazal gogor batera bereziki, eta kaltetu egin dela
irudituko balitzaizu, eraman ezazu zerbitzu zentroren batera