
Birziklatu
Erabilitako produktu elektronikoak, bateriak eta paketatze
materialak beti dagokien bilketa tokietara eraman. Honela
kontrolik gabeko hondakinen erauzketa ekiditen lagunduko
duzu eta birziklatzea bultzatu. Produktu hornitzaileak, tokiko
zabortegi arduradunek, produkzio ardurako erakunde
nazionalek eta tokiko Nokia konpainiaren ordezkariek
xehetasun gehiago eskain diezazkizukete. Ikus Nokia
produktuak birziklatzeko bideak www.nokia.com/
werecycle helbidean edo, mugikor batekin arakatuz gero,
www.nokia.mobi/werecycle helbidean.
Telefonoan, dokumentazioan edo kaxan agertzen den
gurutze batez estalitako zaborrontziak produktu elektrikoak
edo elektronikoak, bateriak eta metagailuak funtzionatzeari
uzten diotenean biltegi berezietara eraman behar direla
gogorarazten du. Eskakizun hau Europar Batasunean bete
behar da. Produktu hauek ezin dira sailkatu gabeko udal-
zabortegietan bota. Ingurumenari buruzko informazio
gehiagorako, ikus produktuaren ekologia agiria
www.nokia.com/environment helbidean.