Nokia 3720 classic - Arreta eta mantenimendua

background image

Arreta eta mantenimendua
Zure telefonoa diseinu eta fabrikazio bikaineko produktu bat

da, eta kontuz erabili behar da. Hurrengo proposamen hauek

garantiaren estaldura babesten lagunduko dizute.

Ez erabili edo gorde telefonoa toki zikin edo hautsez

betetako tokietan. Atal higikorrak eta osagarri

elektronikoak honda daitezke.

Ez ezazu telefonoa toki beroetan gorde. Tenperatura

altuek gailu elektronikoen iraupena laburtu, bateriak

hondatu eta plastiko batzuk deformatu edo urtu

ditzakete.

Ez ezazu gorde gailua toki hotzetan. Gailua bere

tenperatura normalera bueltatzen denean, barruan

hezetasuna sor dakioke, eta horrek, zirkuitu

elektronikoen plakak honda ditzake.

Ez zaitez telefonoa gida honetan azaltzen ez den modu

batean zabaltzen saiatu.

Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu edo

astindu telefonoa. Modu zakarrean erabiliz gero,

barruko zirkuituen plakak eta atal hauskorrenak apur

daitezke.

Ez ezazu erabili produktu kimiko kaltegarririk,

disolbatzailerik edo garbigarri gogorrik telefonoa

garbitzeko.

Ez ezazu telefonoa margotu. Margoak atal mugikorrak

buxatu eta funtzionamendu egokia galarazi dezake.

Telefonoarekin batera hornitu edo homologatutako

ordezko antena soilik erabili. Baimenik gabeko antena,

aldaketa edo atxikitako elementuek, gailua hondatu

eta irrati tresnen araudien urratze bat suposa

ditzakete.

Kargagailua beti toki baten barruan erabili, ez aire

librean.

Sor ezazu beti gorde nahi duzun datuen segurtasun

kopia bat, kontaktu eta agendako oharrak, esaterako.

Noizean behin telefonoa berrezarri eta honen etekinik

onena ateratzeko, itzal ezazu telefonoa eta ken

iezaiozu bateria.

Gomendio hauek berdin balio dute telefono, bateria,

kargagailu edo beste edozein osagarrirentzat. Telefonoren

bat ongi ez badabil, eraman ezazu zure inguruan dagoen

baimendutako zerbitzu-gunera.