Nabigatzailearen segurtasuna
Baliteke segurtasun funtzioak behar
izatea zerbitzu batzuentzako, banketxe-
zerbitzuak edota lineako erosketak,
esaterako. Konexio hauetarako,
segurtasun-ziurtagiriak behar dituzu eta
beharbada segurtasun-modulu bat ere
bai, SIM txartelean eskuragarri dagoena.
Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu
zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Segurtasun-moduluaren ezarpenak
ikusteko edo aldatzeko, edo telefonoan
deskargatutako autoritate- edo
erabiltzaile-ziurtagirien zerrenda
ikusteko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Segurtasuna
>
Segurt.-modul. ezarp.
,
Autorit.-ziurtagiriak
edo
Erabiltz.-
ziurtagiriak
.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak
urrutiko konexioa eta software
instalazioarekin lotuta egon daitezkeen
arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen
arren, ziurtagiri horiek zuzentasunez
erabili behar dira segurtasun gehigarri
hori benetan aprobetxatu ahal izateko.
Ziurtagiri bat izateak soilik, berez, ez du
eskaintzen inolako babes motarik.
Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri
zuzenak, egiazkoak edo fidagarriak eduki
behar ditu ziurtasun gehigarria
erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi
iraupen mugatua izaten dute. "Ziurtagiri
iraungia" edo "Ziurtagiri onartezina"
oharrak agertzen badira, ziurtagiriak
onargarria izan behar lukeen arren,
egiazta ezazu telefonoko data eta ordua
zuzenak direla.
Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu
baino lehen, ziurtagiriaren jabea
konfidantzazkoa dela eta ziurtagiria
benetan zerrendan dagoen jabearena
dela egiazta ezazu.